viernes, 13 de mayo de 2016

ACTIVIDADES ABRIL

EUSKADIKO XXXV ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK (ETXEBARRI)


Usurbilgo Judo Elkarteak infantil mailako ZAZPI kirolarirekin hartu zuen parte txapelketa honetan. Pisu bakoitzeko txapeldunak automatikoki Espainako Fase Finalerako sailkatzen zirelarik.

Pisu bakoitzean sei kirolarik hartzen zuten parte (probintzi bakoitzetik bi) eta txapelketa bi ligatan banatuta zegoen, gero bi hauek gurutzatuz eta final- aurrekoak eta finala eginez. 

Usurbilgo taldeak zazpi kirolaritik ZAZPI domina lortu zituen. Iker Fernandez-ek urrezko domina eskuratu zuen 38kg azpiko mailan, bere borrokarik zailena final-aurrekoa izanik. 42kg azpiko mailan Usurbilgo bi kirolarik hartu zuten parte eta final-aurrekoan elkarren artean borrokatu behar izan zuten. Hemen, garaile Endika Ramos izan zen. Baina gero finala galdu zuen eta zilarrarekin konformatu behar izan zuen. Jonathan Martin-ek berriz, brontzea eskuratu zuen. 55kg azpiko mailan, Xiker Gurrutzaga-k urrezko domina eskuratu zuen. Honen txapelketa behetik gora joan zen, bere judorik onena fanalean eginez. 

Nesken mailan eta 40kg azpikoan, Delia Medices-ek txapelketa erosoa izan zuen eta urrezko domina eskuratu zuen. 48kg azpikoan Mara Vaquero-k bere borroka guztiak galtzen hasi arren, urrezko domina lortu zuen. Azkenik 52kg azpiko mailan Mayla Tejera-k brontzeko domina lortu zuen final-aurrekoa Guipuzkoako beste kirolariarekin galdu eta gero. 

EMAITZAK:

-38kg: Iker Fernandez (URREA)
-42kg: Endika Ramos (ZILARRA)
-42kg: Jonathan Martin (BRONTZEA)
-55kg: Xiker Gurrutxaga (URREA)
-40kg: Delia Medices (URREA)
-48kg: Mara Vaquero (URREA)
-52kg: Mayla Tejera (BRONTZEA)